Arrantza tradizionala

Hegaluzearen arrantza tradizionala

Gure "Serrats Kontserba" guztien elaboraziorako, arrantza arte tradizionalak errespetatuz harrapatutako arrainak izatea eskatzen dugu.

Hegaluzearen harrapaketa zenbait mende atzera doa, kantauriar portuetatik arraun edo beladun txalupa txikiak itsasoratzen zirenean. Kurrikana eta xaxiango arrantza erabiliz arrantzatzen zuten (amudun arrantza teknikak).

Hau izan da Espainia iparraldeko arrantzaleek gehien erabilitako ohiko arrantzateko modua, mende honen erdialdean beita bizia bezala ezagutzen dena sartu zen arte.

Galiziar eta asturiar flotek nagusiki kurrikanaren tenika erabiltzen duten bitartean, Euskal Herriko eta Kantabriakoek beita bizia erabiltzen dute. Kanabera eta amua erabiltzen duten bi arte tradizional dira. Honela, Hegaluzea banan-bana harrapatzen da, kalitate altueneko aleak aukeratzea ahalbidetuz.

Era berean, teknika hauekin ez da nahi ez den espezierik istripuz arrantzatzen eta ez da itsas-hondoa kaltetzen, selektiboak ez diren teknikekin gertatu ohi den bezala.

Hegaluzearen harrapaketa ekainetik urrira doan kosteran egiten da, alea arrantzatua eta kontsumitua izateko unerik onenean dagoenean. Sasoi honetan, ontziak Bizkaiko Golkora zuzentzen dira, Hegaluzearen arrantzarako gunerik garrantzitsuenera.

Xaxiango arrantza edo kurrikana:

Zaharrena eta euskal flotaren gehiengoak erabilia. Honela izaten da: atunontziak botaberak luzatzen dituzte alboetatik amuekin (plastikozko olagarroak puntan jarrita). Atunek beitaren uhara jarraitzen dute eta bortizki irensten dute amua. Eskuz edo karreteekin igotzen dira ontzira.

Beita bizia:

Harrapaketak handiagoak dira, baina tripulazio gehiago behar da.

Ontziek lehenago antxoak edo berdelak arrantzatu behar dituzte, beita bezala erabiltzeko, eta bizirik mantentzen dituzte itsasora daramatzaten gesaldun haztegietan. Orduak edo egunak beranduago, Hegaluze sarda aurkitu ondoren, atunontzia gainean jartzen da. Orduan arrantzaleek beita bizia botatzen dute ontzi ondora, ur-txorrotadak jaurtiz leku berberera, itsasoa antxoaz edo berdelez "irakiten" dagoela pentsarazteko. Arrantzaleak ezkutatzeko ere balio du, kanaberak botatzen dituzten bitartean. Hegaluzeak, jatekoarekin pozik, azalaretu egiten dira arrain bizia jateko.

Behin harrapatuta, kolpe batekin garbitzen dituzte eta bodegan gordetzen dira izotzez estalita, portuan lehorreratu arte.

Izena eman gure ESKAINTZAK jasotzeko ... eta  %10eko deskontuaz gozatu zure hurrengo on line erosketan