Hegaluzea modu naturalean, Serrats Kontserbek bereziki aukeratuak beirazko ontzian.
Jan ezazu eta maitemintzen ez bazara, dirua itzuliko dizugu!
Hegaluzea edo "Thunnus Alalunga" banan-banan harrapatzen da Bizkaiko Golkoan udako kosteran eta arrantza arte tradizionalez. Bere itsas zaporeak, haragi argiak eta bere propietateek, dudarik gabe, Tunidoen errege bihurtu du. Alerik hoberenak aukeratu eta egoste prozesuaren ondoren, prestatu eta ontziratzen da artisau teknikak erabiliz.
Elaborazio prozesua ohiko oliba kontserbarenaren antzekoa da: desberdintasun bakarra naturalean, behin egosita dagoenean, ura eta gatza gehitzen zaizkiola da.
Hegaluzea naturalean elikagai oso konpletoa da, proteina, bitamina eta mineraletan aberatsa, Omega 3 edukin altuarekin eta, era berean, kaloria ekarpen gutxikoa. Egokia dieta zaindu nahi dutenentzat.
Gorputza zainduz kalitate goreneko Hegaluzea dasta daiteke.
Bere tamainagatik, ontzi hau pertsona bik kontsumitzeko edo lagungarri moduan erabiltzeko gomendagarria da.
Batez besteko nutrizio balioa 100g-ko | |
Balio energetikoa | 123kcal - 519kJ |
Koipeak | 3 g |
horietatik Aseak | 1g |
Karbohidratoak | 0g |
horietatik Azukreak | 0g |
Proteinak | 24 g |
Gatza | 1g |