Erabilera baldintzak

Titularitatea

Web honen jabetza, bertan eskaintzen diren zerbitzuez gain, hurrengo enpresarenak dira:

Sozietate izena:
Hijos de José Serrats, S.A.
IFK:
A48005672
Helbidea:
Polígono Landabaso 3B – 48370 Bermeo (Vizcaya)
Telefonoa:
+34 946187280
Faxa:
+34 946881151
E-maila:
conservas@serrats.com
Non inskribatua:
Registro Mercantil de Madrid, tomo 15.510, Libro 0, folio 141, sección 8ª, hoja M-260831, inscripción I.

Orokortasunak

Efektu guztietarako, www.serrats.com online dendan eskatutako eskaerak Hijos de Jose Serrats, S.A.-n eginikoak dira.

www.serrats.com web-orrian erosketa bat egiteak bezeroaren aldetik baldintza hauen onarpen dakar. Bezeroak eskatutako akordioak ezingo dira eurotatik bereiztu, Hijos de Jose Serrats, S.A.-k aurretiaz eta idatziz onartu ezean.

Erosketa bat ez da behin betikoa Hijos de Jose Serrats, S.A.- k onartu arte, eta edozein eskari onartu edo ezeztatzeko eskubidea bere gain hartzen du, bezeroak emandako zenbatekoa itzuli eta bestelako betebeharrez aske geratuz.

Zer pausu eman behar ditut eskaera egiteko?

Erosi nahi dituzun produktuak aukeratu ondoren, "Nire orga"-n baieztatu beharko duzu, eta bertan "Kutxatik pasatu" botoia sakatu. Botoi horretan klik eginez gero, 5 pausutako erosketa prozesura joango zara.

  • Lehen pausuan, aukeratutako produktuen laburpen bat agertuko zaizu, bakoitzaren aleak eta bidalketa-gastuak (bidalketak gastu hauek baldin baditu). Puntu honetan, produktu bakoitzeko aleak aldatzeko aukera edota produkturen bat baztertzeko aukera ere izango duzu. Beste produkturen bat gehitu nahi baduzu, berriro web-etik nabigatu behar duzu eta aukeratu. Arinago eginiko aukeraketak organ mantenduko dira, 2 orduz gehienez.
  • Produktuak behin aukeratuta, "bigarren pausora joan" botoia klikatuz, erregistro orrialdea agertuko da. Erabiltzaile erregistratua bazara, gure dendan erabiltzen duzun e-maila eta pasahitza bakarrik idatzi beharko dituzu. Erabiltzaile berria bazara, eskumako aldean dagoen inprimakia bete beharko duzu. Hau lehen aldiz erosketa egiten duzuenean bakarrik egin beharko duzu.
  • Hurrengo pausura joatean, bidalketa helbidea konprobatzeko aukera eukiko duzu, eta bigaren helbide batera bidalketa egiteko aukera (erabltzaileak 3 helbide grdetzeko aukera dauka). Gainera, faktura eskatzeko aukera dago. Horretarako, beharrezkoa da orri honetako beheko aldean (ezkerraldean) dagoen inprimakia betetzea. Azkenik, Opari-kutxa bat aukeratu baduzu, txartel pertsonalizatu batean mezu bat txertatzeko aukera dago.
  • Hurrengo pausua ordainketa modua aukeratzea da. Orrialde berean, eskaera bukatu ondoren azken aldiz egindako eskaera froga dezakezu, ordainketa egin aurretik, eta baita promozio kodeak badituzu trukatu ere.
  • Ordainketa egin ondoren, erosketa baieztapen orria agertuko da.

Ordainketa modua

Gure web orrian bi aukera daude ordainketak egiteko:

  • Txartel bidezko ordainketa: ordainketa eta bidalketa segituan egiten dira. Edozien txartelez ordaintzeko aukera dago, eta hau eskaera egiten den azken momentuan aukeratzen da. Ordainketa egiterako orduan, interneteko leku seguru batean sartzen zara, bankuak ezik inork ezingo dituelarik datuok erregistratu.
  • PayPal.
  • Transferentzia bidezko ordainketa: Aukera hau nahiago baduzu, eskaera prozesu guztia bete behar duzu eta, transferentzia bidezko ordainketa egin dela baieztatu ondoren, esker on orrialde bat agertuko da eta bertan ordainketa egin dezakezun banku kontuak agertuko dira (informazio hau e-mail bidez ere bidaliko zaizu erosketa baieztapenarekin batera).

    Kasu honetan, kontutan izan behar da Hijos de jose Serrats S.A.-k ez duela bidalketarik egingo bankuak transferentzia egin dela baieztatu arte (2-3 egun). Bidalketa arindu nahi baduzu, aukera bi hauetako baten bidez ordainketa-ziurtagiria aurreratu dezakezu: E-maila: conservas@serrats.com / Faxa: 946 881 151

Bidalketa eta entregatze epeak

Merkantziaren ordainketa egiaztatu ondoren, gutxi gorabeherako entregatze epeak hurrengoak dira:

  • Penintsula:2 egun gehienez
  • Kanariak eta Balearrak2tik 6 lan egunera
  • Europa:2tik 8 lan egunera

Entrega egintzat emango da garraiolariak produktuak bezeroaren esku jartzen dituenean eta honek entrega-agiria sinatzen duenean.

Bidalketa gastuak

Bidalketa gastuak 5€ bidalketako dira. €-tik gora, bidalketa-gastuak DOAN dira.

Prezioak Espainia barruan eginiko bidalketei dagozkie (Penintsula eta Balear irlak). Kanariar irlak eta nazioarteko bidalketetarako, kontsultatu tarifak e-mail bidez edo dei egiguzu telefonoz.

Stock haustura

www.serrats.com-en stock-ean dauden produktuak jartzen ditugu salgai. Dena den, gure web-gune eta biltegiaren arteko sinkronizazioa ez da momentuan egiten. Gainera, bezeroren batek gure atarian eskari bat egiten duenetik eta guk jaso eta ordainketa agiria egiten dugun bitartean, produktua agor daiteke. Horrexegatik, stock faltagatik eskariren bat ezin zerbitzatu ahal izatea suerta daiteke behin edo behin.

Produktu bat ezin dugunean zerbitzatu stock-a dela eta, Hijos de Jose Serrats S.A. bezeroarekin kontaktuan jarriko da jakinarazteko, eta eskaera aldatu edo ezeztatzeko, bere dirua bueltatuz segituan banku transferentzia bdez.

Kalitate eta zerbitzu bermea

  • Gure produktu guztiak bere jatorrian identifikatuta daude eta fabrikazio akatsen aurkako bermea daukate.
  • Gure eskaera eta produktu guztiek segurtasun zigilua daukate, edukia bermatzeko.
  • Gure bidalketa guztiek garraioan gerta daitezkeen galtze edo apurketa asegurua daukate. Apurtze bat gertatu edo produkturen bat falta bada, garraiolariari jasotze albaranean horrela adierazi behar zaio. Eskaera berriz bidaliko dizugu.

Erantzukizunaren mugatzea

Hijos de Jose Serrats S.A. ez da bere produktuak merkaturatzen dituen beste web-orri batzuetako edukien arduradun, ez eta gune honetara berbidaltzen dutenena.

www.serrats.com web-orriko prezioak, berezitasunak eta produktuen disponibilitatea aurretiaz abisatu gabe alda daiteke.

Ezinbesteko kausaz sortutako akats edo gabezien ondorioz, alderdiak ez dira erantzunkizunetan eroriko. Betebeharraren atzerapena ezinbesteko kausa desagertzeraino soilik luzatuko da.

Gatazkak konpontzea

Alderdiak, hala aukeratuta, gatazken konponbiderako eta bestelako eskumenei uko eginez, erabiltzailearen bizilekuko epaitegi eta tribunalen eraginpean ezartzen dira. Era berean, ONLINE KONFIDANTZAra atxikitako erakunde bezala eta bere Etika Kodeak ezarritakoaren harira, erabitzaileak gatazken konponbide extrajudizialerako sistemara jo ahalko du (CONFIANZA ONLINE) kontratazio eta online publizitatea, datuen babesa, adingabekoen babesa eta irisgarritasunaren inguruko desadostasunetarako.

Horario de atención telefónica

Si tiene alguna duda o problema, por favor, llámenos al 94 618 72 80 (De lunes a jueves, de 9h a 14h y de 15h a 17h y el viernes de 9h a 14h) o envíe un email a conservas@serrats.com

Izena eman gure ESKAINTZAK jasotzeko ... eta  %10eko deskontuaz gozatu zure hurrengo on line erosketan