Opari-kutxa Duo Serrats

Opari-kutxa “Duo”
Opari-kutxa “Duo”-n edukia
Izena P. Garbia P. Xukatua Aleak
Hegaluze-mendrezkak oliba oliotan (Lata (estutxea) 120gr.) 115g. 81g. 1
Kantauriko antxoak oliba oliotan (Lata (estutxea) 100gr.) 100g. 50g. 1
Hegaluzea oliba oliotan BETIKOA! (Lata 120gr.) 115g. 81g. 3
Hegaluze-solomoak oliba oliotan (Ontzia 250gr.) 227g. 150g. 1
P.S.P. 29

Serrats opari-kutxak

Gure loteak Hegaluze eta Antxoa kontserba onenen aukeraketaz osatuta daude, formatu eta estaldura desberdinekin (oliba olioa, eskabetxea, saltsa, pikillo piperrak...) 
Hegaluzea edo " Thunnus Alalunga" banan-banan harrapatzen da Bizkaiko Golkoan udako kosteran eta arrantza arte tradizionalez. Bere itsas zaporeak, haragi argiak eta bere propietateek, dudarik gabe, Tunidoen errege bihurtu du. Alerik hoberenak aukeratu eta egoste prozesuaren ondoren, prestatu eta ontziratzen da artisau teknikak erabiliz. Bost belaunalditan lortutako abilezia eta jakinduria dira gure sekretua aparteko itxura eta zaporea lortzeko, eta gure kontserbek bereizten dituzten haragi zuri gozo eta apetatsua lortzeko. 
Gure antxoa kontserbak egiteko kalitate goreneko antxoa bakarrik erabiltzen dugu, “Engraulis Encrasicholus”, Bizkaiko Golkoan harrapatua bere momenturik hoberenean, apirila eta ekaina bitartean. Gure antxoak artisau prosezu bati esker eginak dira, berezkoak dituzten ezaugarriak ondoen mantenduz. Bere xerrek haragi trinko eta zapore bizia daukate, jaki bikain bihurtuz.
Azkenik, bai Antxoei zein Hegaluzeari estaldura desberdinak gehitzen zaizkie: bereziki aukeratutako oliba olioa, gure eskabetxe tradizionala, pikillo piperrak... Estaldura hauek, euren zapore sakonarekin, Serrats Kontserbei usain eta zapore esklusiboa eskaintzen diete.
“Duo”Opari Kutxa Hegaluze eta Antxoa kontserba tipikoenak biltzeagatik nabarmentzen da. Mendrezka, arrainaren behekaldean kokatutako gunea, Hegaluzearen zatirik gozo eta samurrena da, dudarik gabe. Kontserben artean benetako luxua.

Gure 250gr-ko beirazko ontzia, Hegaluze solomoak eskuz ontziratuak eta oliba oliotan estaliak. Gure latarik tipiko eta maitatuenaren hiru ale. Eta azkenik, gure tamaina handieneko aukeratutako Antxoen lata bat, aurkezpen eta zapore ezin hobeekin.

 

 

Izena eman gure ESKAINTZAK jasotzeko ... eta  %10eko deskontuaz gozatu zure hurrengo on line erosketan