Opari-kutxa “Itsas-zaporeak” Serrats – Tamaina handia

Opari-kutxa “Itsas zaporeak”-Tamaina handia
Eskaintza
Opari-kutxa handia “Itsas zaporeak”-n edukia
Izena P. Garbia P. Xukatua Aleak
Hegaluzea eskabetxean (Lata (estutxea) 120gr.) 115g. 81g. 2
Hegaluze-kokoteak oliba oliotan (Lata (estutxea) 120gr.) 115g. 81g. 2
Hegaluze-mendrezkak oliba oliotan (Lata (estutxea) 120gr.) 115g. 81g. 2
Muskuiluak “estra handiak” (Lata (estutxea) 120gr.) 118g. 70g. 2
Antxoak (Lata (estutxea) 100gr.) 100g. 75g. 2
Sardinatxoak oliba oliotan (Lata (estutxea) 120gr.) 115g. 80g. 2
Hegaluzea oliba oliotan (Ontzia 350gr.) 320g. 210g. 1
Kantauriko antxoak oliba oliotan (Lata (estutxea) 100gr.) 100g. 50g. 2
Oricios Caviarra modu naturalean (Lata (estutxea) 50 gr.) 50g. 45g. 2
P.S.P. 98

Serrats opari-kutxak

Gure loteak kontserba onenen aukeraketaz osatuta daude, formatu eta estaldura desberdinekin (oliba olioa, eskabetxea, saltsa, pikillo piperrak...) Gure Hegaluze eta Antxoa kontserbak nabarmentzen dira.

Hegaluzea edo "Thunnus Alalunga" banan-banan harrapatzen da Bizkaiko Golkoan udako kosteran eta arrantza arte tradizionalez. Bere itsas zaporeak, haragi argiak eta bere propietateek, dudarik gabe, Tunidoen errege bihurtu du. Alerik hoberenak aukeratu eta egoste prozesuaren ondoren, prestatu eta ontziratzen da artisau teknikak erabiliz.

Gure antxoa kontserbak egiteko kalitate goreneko antxoa bakarrik erabiltzen dugu, “Engraulis Encrasicholus”, Bizkaiko Golkoan harrapatua bere momenturik hoberenean, apirila eta ekaina bitartean. Gure antxoak artisau prosezu bati esker eginak dira, berezkoak dituzten ezaugarriak ondoen mantenduz. Bere xerrek haragi trinko eta zapore bizia daukate, jaki bikain bihurtuz.

Gure “Itsas Zaporeak” Kutxetan, gainera, hiru delicatessen berri gehitzen ditugu: Rias Gallegas-eko Muskuilu “handiak” eskabetxean, Oricios Caviarra naturalean eta tamaina txikiko Sardinatxo gozoak, oso samurrak, zilar itxura erakargarrikoak eta testura leun eta mamitsudunak.

Muskuiluak Rias Gallegas-etik datoz, une egokian eta nahi den tamainara heldutakoan batuak, muskuilu handiek (6-8 ale latako) heltze denbora handiagoa behar baitute. Gure eskabetxe saltsa tradizionalaz lagunduta, gure muskuiluak bere zapore eta aurkezpen bikainagatik bereizten dira: muskuilu handiak, erabat garbiak, distiratsuak eta samurrak.

Oricios Caviarra edo Itsas izarra oso ondo doa nahasietan, zopa, krema eta pastekin. Baina kontserba latan datozen moduan kontsumitzeko proposamena egiten du, modu naturalean, bere itsas zapore gozo eta sakonarekin, ura, gatza eta, nahi izatekotan, limoi tanta batzuekin lagunduz.

Sardinatxo freskoak, tamaina txiki eta kalitate handikoak. Eskuz moztu, burua kendu eta garbitzen dira, lurrinetan txigortu eta oliba oliotan ontziratzen dira. Harrapaketa eta kontserbaren artean igarotako denbora oso laburra da, produktuak bere aberastasun eta propietate guztiak mantentzea bermatuz.

“Itsas Zaporeak” Kutxa kalitate goreneko kontserba desberdinak biltzeagatik nabarmentzen da. Modu artesanalean egindako kontserbak, beti arrain freskoa erabiliz, bost belaunaldiko esperientzia atzean dutenak. Urte hauetan lortutako esperientzia da gure sekretua aparteko itxura eta zaporea lortzeko, eta gure kontserbek bereizten dituzten haragi zuri gozo eta apetatsua lortzeko.

Izena eman gure ESKAINTZAK jasotzeko ... eta  %10eko deskontuaz gozatu zure hurrengo on line erosketan