< Bueltatu

Hegaluzea ala Hegalaburra?

Hegaluzea eta hegalaburraren arteko desberdintasunak

"Atunak" izenaren baitan, era desberdinetako arrainak aurki daitezke: batzuk Thunnus generoari dagozkie eta benetako atunak bezala ezagutzen dira; baina badaude antzeko ezaugarriak dituzten beste espezie batzuk ere, arrazoi desberdinak tarteko, talde honetan sartzen direnak.

Atuna izendatzeko erabiltzen diren izenak asko aldatzen dira, munduko herrialde eta zonalde desberdinen arabera.

Guk hiru atun "ohikoenak" bereizten dituzten ezaugarri nagusiez hitz egingo dugu

HEGALUZEA

HEGALUZEA (THUNNUS ALALUNGA)

Bere izen zientifikoa THUNNUS ALALUNGA da. Preziatuena eta urriena. Bere tamaina 30 zentimetrotik metro batera doa, 10 kilogramo pisatu ditzakeelarik. Gorputzaren goikaldea kolore urdin ilunekoa da, ia beltza, eta sabelaldea zurixka. Bere erdiko hegats luzeagatik da bereizgarria, arrainaren luzera osoaren bi herenetik gorakoa.

ATUN ZURIA (THUNNUS ALBACARES)

Bere izen zientifikoa THUNUS ALBACARES da. Aurrekoarekin antzekotasuna dauka tamainan eta aspektuan. Bere bularraldeko hegatsk hegaluzearenak baino laburragoak dira eta bizkar- eta sabel-hegatse kolore horixka daukate. Tunidorik harrapatuena da eta horregatik kontserban gehien erabilia.

ATUN GORRIA

Bere izen zientifikoa THUNNUS THYNNUS da. Bere tamainagatik da deigarria atun gorria, eta bere haragia Japonian oso preziatua da gordinik jateko.

10 0kilotik gorako pisua hartzen du normalean, eta aleren batzuk 600 kilo arte pisatzen dute. Tunido honi "itsasoko behia" ere deitu diote askok, bere haragia gorri, koipetsu eta zapore gogor eta onekoa izani,k benetako idiarekin konparatzen baitute (ale handia denean eta askatasunean hazia).

Jatunak eta oso igerilari onak dira. Bere habitata Atlantikoa eta Mediterranear itsasoa da. Tunido honen arrantza maiatza, ekaina eta uztailean egiten da, atun gorria Mediterraneoan aurkitzen delarik erruten.

Kontsumitzaileen artean errez nahasten dira Hegaluzea eta Atuna. Hegaluzea tunidoen gama altuena da. Bere haragia askoz samurragoa da eta testura bereziki leuna. Era berean, bere haragiaren kolorea gainerako tunidoena baino askoz zuriagoa da.

Hegaluzeak, gainera, koipe portzentaia baxuagoa du: Hegalaburrarena era heltzen den artean, Hegaluzearena %6koa da. Espezie bi hauen arteko beste bereiztasun bat tamainarena da: Hegalaburrak 50 kilotik gora har ditzakeen artean, Hegaluzeak ez ditu 15 kiloak gainditzen.

Atuna tunidoen beste barietate bat da, kalitate ertainekoa. Normalean merkatuko hainbat kontserbetan aurkitzen dugu eta bere haragia hegaluzearena baino arrosagoa da, eta testura latzagokoa.

Atun izen komertzialaren azpian, Listado edo Skipjack-a ontziratzen da. Atunen artean maila baxuenekoa da: bere haragia ilunagoa da eta testura latzagoa.

Ezagutu gure produktuak

Dendara joan   

Produktu Bereziak

Hegaluzea oliba oliotan “betikoa”

Hegaluzea oliba oliotan BETIKOA! - Lata 120gr.

Aleak
kutxa
Prezioa
kutxa
Prezioa
alea
9 23 2,56 €/alea
25 64 2,56 €/alea
Hegaluze-mendrezka Serrats

Hegaluze-mendrezkak oliba oliotan - Lata (estutxea) 120gr.

Aleak
kutxa
Prezioa
kutxa
Prezioa
alea
12 89 7,42 €/alea
25 183 7,32 €/alea
Hegaluzea oliba oliotan

Hegaluzea oliba oliotan - Ontzia 212gr.

Aleak
kutxa
Prezioa
kutxa
Prezioa
alea
12 57 4,75 €/alea
Izena eman gure ESKAINTZAK jasotzeko ... eta  %10eko deskontuaz gozatu zure hurrengo on line erosketan