Hegaluze-solomoak oliba oliotan, Serrats Kontserbek bereziki aukeratuak beirazko ontzian.
Jan ezazu eta maitemintzen ez bazara, dirua itzuliko dizugu!
Hegaluzea edo " Thunnus Alalunga" banan-banan harrapatzen da Bizkaiko Golkoan udako kosteran eta arrantza arte tradizionalez. Bere itsas zaporetsua, haragi argia eta bere propietateak Tunidoen errege bihurtu du. Alerik hoberenak aukeratu eta egoste prozesua egin ondoren, prestatu eta ontziratzen da artisau teknikak erabiliz. Bost belaunalditan lortutako abilezia eta jakinduria dira gure sekretua aparteko itxura eta zaporea lortzeko, gure kontserbek bereizten dituzten haragi zuri gozo eta apetatzua.
Hegaluze lata hau egiteko, “RO 350”, hegaluze-solomoak erabiliko ditugu. Benetan garbi dauden momentuan, banan-banan beirazko ontzira sartuko dira eskuz. Segituan, bereziki aukeratutakooliba olioa gehituko diogu. Zaporedun olio honek, hegaluzeari usain eta zapore berezia ematen dizkio, itsas zaporearen eta eguzkiak lehortutako lurraren kontraste gozoa. .
Bere tamainagatik gomendagarria da ontzi hau pertsona bi edo gehiagok kontsumitzea.
Batez besteko nutrizio balioa 100g-ko | |
Balio energetikoa | 233kcal - 973kJ |
Koipeak | 13,9g |
horietatik Aseak | 2,4g |
Karbohidratoak | 0g |
horietatik Azukreak | 0g |
Proteinak | 26,9g |
Gatza | 0,8 g |