"Serrats" Kontserben historia

Serrats enpresa 1890eanDudarik gabe, euskal kontserba sektorea eta bizkaitarra bereziki osatzen duten enpresen artean, tradizio historiko handia duten asko daude. Eta tradizio historiko handiena duten enpresen nondik norakoaren gainbegiratu labur bat egiten badugu, ezinbestekoa da gaiari Bermeo kontuan hartuz ekitea, era honetako baliabideen kontzentrazio altueneko gunea iraganean.

Beharbada zaharrena José Serrats-ek 1850ean sortua da, kataluniar ekintzaile bat, "appert" sistemadun kontserbak lantzen aitzindaria, Bermeoko portuaren inguruetan ezarri zena.

Hasiera batean antxoaren gazitze eta semikontserbari ekin bazion ere, pixkanaka produktuak dibertsifikatuz joan zen, mota guztietako arrainak bildu arte, denak Kantaurikoak. Horretarako, bere establezimenduak Elantxobe (Bizkaia), Pasaia (Gipuzkoa), Asturias eta Galiziara hedatu zituen, bere hornidura flota propioa garatuz. Jarduera hau bertan behera utzi zen, industrializazioari osotasunean ekiteko.

XX mendearen hasieratik, produkzioaren erdia baino gehiago esportaziora zuzentzen zen, "Serrats" eta "La Pescadora" markekin. Bere merkatuak Frantzia eta Hego Amerika ziren hasiera batean, gaur egun Europa eta Ipar Amerikara zuzenduz.

Egurrezko upela zen hasiera batean arrain gazitu eta eskabetxeen kontserbaziorako ontziratze modurik erabiliena. Gerora, XX mendearen hasieran, Appert esterilizazio prozeduraren ezagutza hobeak ahalbidetu zuen latorrizko ontzi hermetikoen erabilera. Itxidura hermetiko on bat lortzeko zailtasunak tarteko, tamaina handiko latak ziren hastapenetan. 20Ko hamarkadan lata txikiagoak erabiltzeari ekin zitzaion, etxeetan kontsumituak izan ahal izateko. Eta 80ko hamarkadan etorri zen, kontserba mota hauentzat, kristalezko ontzia.

Urte hauetan zehar produkzio prozesua oso gutxi aldatu da. Gure teknika hobetu dugu kalitate altuagoa lortzeko, baina beti ere tradizioarekiko begirunea mantenduz.

Gure kontserbak garai batean erabilitakoaren antzekoa den prozesu zorrotz eta arduratsua jarraituz egiten dira. Tekinika hauek arraina alperrik galtzea ekiditen dute, eta kontserbak bere zapore eta leuntasuna mantentzea ahalbidetu.

Lehengai hoberenen aukeraketak, bost belaunaldiko "egiten jakiteak" eta kalitate kontroleko sistema zorrotzarekin batera, gure kontserbak produktu apartak izatea bermatzen dute.

Izena eman gure ESKAINTZAK jasotzeko ... eta  %10eko deskontuaz gozatu zure hurrengo on line erosketan