"Serrats" Kontserba Enpresa

1890etik

1890ean, Jose Serrats industrialki Bermeon ezartzen da, Kantauriko itsas produktuen freskotasun eta zaporea kontserbatzeko eta urrutiko lekuetara eramateko gogoz. Arrainaren kalitatearen laguntzarekin, Frantziatik etorritako kontserba teknika berriak ezartzen ditu, bere produktuak merkatu europearretara arin zabalduz.

1914tik aurrera, "Hijos de José Serrats, S.A." merkatu iparamerikarrera esportatzen hasten da.

Arrainik freskoena

Lehengairik hoberenak erabiltzen ditugu, kalitate goreneko Hegaluze eta Antxoak . Bereziki aukeratutako arrainak eta beti arrantza arte tradizionalak errespetatuz.

Artisau erako prozesua

Gure Hegaluze eta antxoa kontserbak artisau elaborazio bat jarraituz egiten dira, bost belaunalditan zehar hobetua eta transmititua.

Lan zehatz eta lehengai hoberenen aukeraketa - arrain, olio eta ontziak- dira gure helburua lortzeko bermea: kalitate goreneko kontserbak.

Teknologiarik modernoena

Gure instalazioak mantentze, aukeraketa eta produktuaren ontziratze baldintzak hobetzeko teknologia berrienekin hornituta daude, horrela bere helmugara baldintza hoberenetan helduko dela ziurtatuz.

Honi esker, kalitate kontrol zehatz eta zorrotzekin batera, nazio- eta nazioarteko-merkatuen konfidantza mantentzen dugu.

Izena eman gure ESKAINTZAK jasotzeko ... eta  %10eko deskontuaz gozatu zure hurrengo on line erosketan