Lehengaiak

Gure Serrats Kontserben elaboraziorako, lehengairik onenak, bereziki aukeratutako arrain freskoa erabiltzen ditugu, eta beti arrantza arte tradizionalak errespetatuz.

Hegaluzea

HegaluzeaHegaluzea tunidoen familiako kalitate altueneko arraina da. Bere haragi zuriarengatik bereizten da, eta zapore apetatsua eta bere espezieko gainerakoekin konparatuz testura leunagoa dituelako.

Bere izen zientifikoa THUNNUS ALALUNGA da, eta udako hilabeteetan Kantauri itsasora talde handietan hurbiltzen den espezie migratzailea da.

Hegaluzearen gorputza estilizatua da eta ezkatez babestuta dago. Bizkarraldeak kolore urdin ilun bereizgarria du, sabelaldea grisaxka eta distiratsua delarik. Bere bular-hegats luzeengatik bereizten da. Bere batezbestesko tamaina 75 zm-koa da, 10 eta 15 kg arteko pisua hartuz.

Bizkaiko Golkoan harrapatzen da, ekaina eta urria bitartean, "hegaluzearen kostera" deitutakoan. Kantauriko baxurako flotak lonjan saltzeko arrantzatzen du, merkatuetara freskoan eramateko edo kontserba industrietan lantzeko.

Hegalaburra

HegalaburraHegalaburra, Rabil edo Yellowfin bezala ere deitua, THUNNUS ALBACARES izen zientifikoa duena, batez ere ur tropikal eta ekuatorialetan harrapatzen den espezie migratzailea da.

Bere bular-hegatsak Hegaluzearenak baino askoz laburragoak dira, eta bere bizkar- eta sabel-hegatsak horixkak dira.

Bi metro eta 200 kg har ditzakeen arraina da, gorputz ezkatatsu eta bolumen handiduna, isatsera hurbildu ahala estilizatuz doana. Esan bezala, familia bereko beste espezietatik hegats horixka bereizgarriek desberdintzen dute.

Bere harrapaketa atunontzi handiak erabiliz egiten da, nagusiki Atlantiar, Indiko eta Pazifiko ozeanoetan, ontzian bertan berehala izozten delarik, kalitatea bere horretan manten dadin prozesatua eta ontziratua izango den fabrikara heltzen den unera arte.

Tunidorik harrapatuena da eta, horregatik agian, kontserban erabiliena.

Hegalaburra kontsumitzaileek asko estimatzen dute, bere haragia, gogorragoa eta kolore "arrosagokoa" izanik, Hegaluzearenarekin konparatuz hain leuna eta preziatua ez bada ere.

Antxoa

Kantauriko antxoaAntxoa arrain migratzailea da. Izen zientifikoa "Engraulis" da eta, harrapatzen den lekuaren arabera, bere bigarren izena eta haragiaren kalitatea aldatzen da.

"Serrats Kontserbetan" kalitate goreneko antxoa soilik erabiltzen da, "Engraulis Encrasicholus", Bizkaiko Golkoan eta Mediterraneoan unerik egokienean arrantzatua, apirila eta ekaina bitartean.

Fisikoki, hiru edo lau urtez bizi eta 20 zm inguruko neurria har dezakeen arrain txikia da, zilar koloreko sabelaldeduna eta bizkarralde urdin grisaxkaduna, talde handietan mugitzen dena.

Gure kostaldeetan harrapatzeko sasoirik onena apiriletik ekainera doa. 100 metrotik gorako sakoneretan bizi bada ere, udaberrian eta udan urazalera igotzen da ugalketarako, bere harrapaketa ahalbidetuz. Sasoi horretan, bere koipe kopurua handiagoa da, zapore gehiago emanez.

Izena eman gure ESKAINTZAK jasotzeko ... eta  %10eko deskontuaz gozatu zure hurrengo on line erosketan