< Bueltatu

Zer dira Omega 3 gantz azidoak?

Koipe polinsaturatuak dira, osasuna eta ongizatea mantentzeko beharrezkoak. Arraina Omega 3 gantz azidoen iturri da. Beharrezko gantz azidoak dira, gure organismoak ez dituelako fabrikatzen, beste jaki batzuetatik hartu behar ditugularik.

Omega 3-ak, odolean kolesterol maila erregulatzeaz eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeaz gain (miokardio-infartua eta arteriosklerosia bezalakoak), ezinbestekoak dira gure organismorako.

Omega 3 gantz azidoen onuragarritasuna osasunarentzat

Gaixotasun kardiobaskularren aurean babesa.

Odoleko kolesterol eta triglizeridoen mailaren kontrola.

Erritmo kardiakoa erregulatzen laguntzen du.

Artritis, asma eta gaixotasun arterialen sintomak kontrolatzen laguntzen dute.

Buru osasun egoki eta haurren garapenarekin erlazionatuta.

Sistema inmunologikoaren garapenean laguntzen du.

Ezagutu gure produktuak

Dendara joan   
Izena eman gure ESKAINTZAK jasotzeko ... eta  %10eko deskontuaz gozatu zure hurrengo on line erosketan