Erabilera baldintzak
Titularitatea
Web honen jabetza, bertan eskaintzen diren zerbitzuez gain, hurrengo enpresarenak dira:
- Hijos de José Serrats, S.A.
- A48005672
- Polígono Landabaso 3B – 48370 Bermeo (Vizcaya)
- +34 946187280
- +34 946881151
- conservas@serrats.com
- Registro Mercantil de Madrid, tomo 15.510, Libro 0, folio 141, sección 8ª, hoja M-260831, inscripción I.
Alderdi orokorrak
Ondorio guztietarako, www.serrats.com online dendan egindako eskaerak Hijos de José Serrats SAri egindako erosketak dira.
Erosketa bat www.serrats.com webgunean egiteak esan nahi du bezeroak baldintza horiek onartzen dituela. Bezeroak egindako ezein estipulazio ezin da horien kontrakoa izan, baldin eta Hijos de José Serrats SAk aldez aurretik eta idatziz berariaz onartu ez badu.
Erosketa bat ez da behin betikoa, harik eta Hijos de José Serrats SAk onartzen duen arte. Hijos de José Serrats SAk beretzat gordetzen du edozein eskaera ukatzeko eta ezeztatzeko eskubidea, eta bezeroak ordaindutako zenbatekoa itzuli dezake, beste edozein betebeharretik salbuetsita.
Zeintzuk dira eskaera bat egiteko urratsak?
Erosi nahi dituzun produktuak aukeratu ondoren, "Nire saskia" ikonoan agertuko zaizkizu, eta "Eskaera egin" izeneko botoia ikusiko duzu bertan. Klik egiten baduzu, erosketa-prozesura eramango zaitu 5 urratsetan.
- Lehenik eta behin, zure burua bezero gisa identifikatu behar duzu, lehendik alta eman baduzu. Bestela, sistemak erregistratzeko eskatuko dizu.
- Ondoren, "Check Out"-era joko duzu:
- Orrialde horretan, emandako bidalketa-helbidea egiaztatu dezakezu, eta bidalketa beste helbide batera egiteko eskatu dezakezu (erabiltzaileak beste 3 helbide desberdin gorde ditzake).
- Ordaintzeko modua ere hautatu dezakezu (transferentzia, txartel, Bizum edo Pay Pal bidez).
- Gainera, faktura eskatzeko aukera daukazu. Horretarako, faktura egiteko datuak eman behar dituzu orrialdearen behealdean, ezkerraldean, dagoen formularioan.
- Orrialde horretan, halaber, erosiko dituzun produktuen laburpena agertuko zaizu, eta, ordaindu aurretik, deskontu-kode bat erabiltzeko aukera ere izango duzu, halakorik izanez gero.
- Opari-kutxa bat aukeratu baduzu, mezu bat idazteko aukera egongo da, kutxan txartel pertsonalizatu bat sartzeko.
- Era berean, eskaerari eta entregari buruzko iruzkin bat egin daiteke.
- Azkenik, ESKAERA EGIN botoia sakatuta, erosketa gauzatuko da. Bizum, txartel edo Pay Pal bidez ordainduz gero, sistemak bankuaren webgunera joko du automatikoki, eta HIJOS DE SERRATS SAk ez dauka horietarako sarbiderik. Ondoren, bankuak, itzuliko digun kode baten bidez, adieraziko digu eragiketa baimenduta dagoen ala ez.
- Une horretan, bezeroari mezu elektroniko bat bidaliko zaio automatikoki, eskaera behar bezala egin dela baieztatzeko.
Ordaintzeko modua
Gure webgunean eskaera bat egiten denean, ordaintzeko lau modu daude:
- Txartel bidezko ordainketa: Ordainketa eta bidalketa berehalakoak dira. Edozein kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez egin daiteke, eskaera prozesuaren bukaeran hala aukeratuta. Ordainketa egiterakoan, Interneteko gune seguru batean sartuko zara, eta bertan inork ezingo ditu zure datuak erregistratu, bankuak salbu.
- Bizum.
- PayPal.
- Transferentzia bidezko ordainketa: modalitate hau erabili nahi baduzu, eskaeraren prozesu osoa bete behar da, eta transferentzia bidezko ordainketa baieztatzen denean, eskertza orri bat agertuko da. Bertan, ordainketa egiteko banku-kontuak agertuko dira (informazio hori e-postaz ere jasoko duzu, erosketaren baieztapenarekin batera).
Kasu honetan, kontuan izan behar da Serrats Kontserbak-ek ez duela eskaera bideratuko bankuak transferentzia baieztatu arte (2 edo 3 egun). Bidalketa bizkortu nahi baduzu, ordainagiria aurrez bidali dezakezu helbide honetara: E-mail: conservas@serrats.com
Bidalketak eta entrega-epea
Ordainketa baieztatu ondoren, honako hauek dira gutxi gorabeherako entrega-epeak:
- Penintsula: 2 lanegun
- Balearrak: 2-6 lanegun
- Europa: 2-8 lanegun
Entrega bukatutzat joko da garraiolariak produktuak bezeroaren esku utzi, eta hark entrega jaso izanaren dokumentua sinatzen duenean.
Urteko "puntako" une batzuetan, hala nola "Black Friday" egunean edo Eguberri garaian, epe horiek luzatu egin daitezke garraio-agentzien jarduera handiagatik.
Bidalketa-gastuak
Bidalketa bakoitzeko garraio-kostua 4,90 €-koa da. 150 €-tik gorako erosketetan, garraioak DOAN dira.
Prezioak Espainia barruko bidalketei dagozkie (Penintsula). Kanarietara, Balearretara eta nazioartera bidaltzeko, kontsultatu tarifak posta elektronikoz edo telefonoz.
Kalitate- eta zerbitzu-bermea
- Gure produktu guztiak jatorritik identifikatuta daude, eta edozein fabrikazio-akatsen aurkako bermea dute.
- Eskaera eta produktu guztiek segurtasun-zigilua daramate, edukia bermatzeko.
- Gure bidalketa guztiak aseguratuta daude garraioan gerta daitezkeen galera edo hausturetarako. Produktuak hautsi edo falta badira, hala jaso behar da garraiolariaren emate-albaranean. Eskaera berrezarriko dugula bermatzen dizugu.
Gogobetetze-bermea
Gure produktuekin maitemintzen ez bazara, doan jasoko dizkizugu bueltan.
Ziur gaude gure kontserbak probatzerakoan izugarri gustatuko zaizula, baina hala ez balitz, prest gaude horiek jasotzeko eta dirua itzultzeko. Produktua jasotzen duzun unetik, 15 egun natural dituzu kontserba-kaxa bat itzultzeko. Gehienez ere, lata edo poto bakarra ireki daiteke. Adibidez, oliba-oliotan dagoen 12 potoko hegaluze kutxa bat erosi bada, ireki gabeko gainerako 11 unitateak itzuli beharko dira.
Itzultzeko, deitu 94 6187280 zenbakira eta mezulari bat bidaliko dugu produktua jasotzera.
Itzulitako kutxa jaso eta dena behar bezala dagoela egiaztatzen dugunean, kutxaren diru guztia itzuliko dugu; eskaeraren zenbateko osoa, bidalketa-gastuak barne.
Stocka apurtzea
Stockean dauden produktuak soilik jartzen ditugu salgai www.serrats.com webgunean. Hala ere, webgunearen eta gure biltegiaren arteko sinkronizazioa ez da berehalakoa. Gainera, bezero batek atarian eskaera bat egiten duen unetik hura jaso eta ordainagiria prozesatzen dugun arte, produkturen bat agortu daiteke. Hori dela eta, kasuren batean, gerta liteke stock faltagatik eskaera bati erantzun ezin izatea.
Stock faltagatik produktu bat eskaini ezin badugu, bezeroarekin harremanetan jarriko da Hijos de José Serrats SA, horren berri emateko eta eskaera aldatzeko edo ezeztatzeko, eta dirua berehala itzuliko dio banku-transferentzia bidez.
Erantzukizuna mugatzea
Hijos de José Serrats SA ez da gure produktuak merkaturatzen dituzten beste webgune batzuetako edukien erantzule, ezta webgune honetara estekatutakoen erantzule ere.
www.serrats.com webgunean agertzen diren produktuen prezioak, ezaugarriak eta eskuragarritasuna aldatu egin daitezke aldez aurretik jakinarazi gabe.
Alderdiek ez dute inolako erantzukizunik izango ezinbesteko arrazoien ondoriozko edozein akatsengatik. Eginbeharrak betetzea atzeratu egingo da ezinbesteko kasua amaitu arte.
Telefono bidezko arretaren ordutegia
Zalantzarik edo arazorik baduzu, mesedez, deitu 94 618 72 80 zenbakira (astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara) edo bidali mezu elektroniko bat conservas@serrats.com