Arrantzatu ondoren, sardinarik onenak aukeratzen ditugu, eta tamaina txikienekoei, gure gogokoenei, "sardina txikiak" deitzen diegu. Eskuz garbitzen ditugu kontu handiz, burua eta erraiak kenduz. Ondoren, lurrunetan txigortzen dira, antzina bezala, nahi den testura eta zaporea lortzeko. Azkenik, sardina txikiak latan sartzen ditugu banan-banan, eskuz, irekitzean aurkezpen bikaina izan dezaten. Gero, oliba-olioa gehitzen diegu, bere horretan edo zapore-ukitu desberdinekin: mina, limoia, Ezpeletako piperrautsa...
Amaitzeko, sardina txikien latek esterilizazio-prozesua pasatzen dute. Horrek kontserba bihurtuko ditu, eta urteetan zehar egoera ezin hobean mantentzea eta lataren barruan are zapore handiagoa hartzen joatea ahalbidetzen du.