Gure jarduna jasangarria da
Gure ingurunearekin harmonian bizi gara. Inguratzen gaituena zaintzen dugu, benetan ardura digulako. Irtenbide berriak aurkitu nahi ditugu, are jasangarriagoak eta arduratsuagoak, belaunaldiz belaunaldi mantendu dadin ondo egindako gauzen historia eta tradizioa.
Ardura digu egungo itsasoaren egoerak, eta are gehiago etorkizunekoak.
MSC (Marine Stewardship Council) zaintza-katearen ziurtagiria daukagu. MSC zigilu urdina duten produktuek ziurtatutako arrantza-mota jasangarria dute atzean.
Horretarako, arrantzalekuek hiru printzipio bete behar dituzte: arrantza-populazio jasangarriak mantentzea; arrantza-jardunaren ingurumen-inpaktuak murriztea; eta erreakzio eraginkorrak emateko kudeaketa ona izatea, egoera aldatuz gero arauak betetzen jarraitzeko.
Hitzetatik ekintzetara...
'Bermeo Tuna World Capital'
‘Bermeo Tuna World Capital’-eko kide aktiboak gara. Ekimen honek atunaren inguruko kudeaketa jasangarria sustatzen du, baliabide naturala den neurrian, abiapuntu hartuta ezagutza zientifikoa eta jardunbide egokien lidergoa.
Energiaren erabilera arduratsua
Eguzki-plakak ditugu eta gastu energetikoaren kudeaketarik onena dugu helburu.
Hondakinen kudeaketa
Hondakinak modu arduratsuan kudeatzen ditugu, eta gure baliabideen zati bat bideratu egiten dugu hondakinen murrizketa eta optimizazioari buruzko ikerketara.
WWF-ko bazkideak
WWF-ko bazkideak gara. Natura eta ingurumena defendatzen dituen nazioarteko erakunde independentea da WWF.
Ekonomia zirkularra
Gure fabrikazio-prozesuaren barruan, ekonomia zirkularra bultzatzen dugu, baliabideen eraginkortasunean oinarritutako eredu ekonomikoa.
Plastikoen murrizketa
Plastikoak pixkanaka murrizteko barne-politika bat daukagu.
#ReciclaConSerrats
Ekintzak sustatzen ditugu sentsibilizazio ekologikoaren alde. Adibidez, #ReciclaConSerrats birziklapen lehiaketa. Kontserben ontziak berrerabiltzean datza, bestelako erabilera emateko. Gainera, gure zaborra behar bezala sailkatzeari buruz kontzientziatzen da, dagokion edukiontzietan uzteko
Resaltun proiektua
Aitzindariak gara ingurumenarekin jasangarria den irtenbide berritzaile bat eskaintzen. Horri esker, batetik, gatzun garbi bat berreskuratu daiteke, berriz erabiltzeko modukoa, eta bestetik, lortutako proteina kontzentratuaren balioa handitzen da, animalientzako nutrizio osagai gisa erabiltzeko edo bioongarriak ekoizteko.