Bermeo, gure jatorria
1890. urtean, Bermeora bizitzera joan zen gure birraitona Jose Serrats. Gaur egun, bertan gaude oraindik ere, Kantauri itsasoko produktuen freskotasuna eta zapore zoragarria zaintzeko eta leku urrunetara eramateko grina biziarekin.
Bermeo da gure etxea. 17.000 biztanle inguru ditu eta Bizkaiko kostaldean dago, Urdaibaiko biosfera erreserbaren barruan. Euskal Herriko arrantza-portu nagusietako bat du, eta itsasoari eta arrantza-tradizioari lotuta egon da betidanik.
Sollube mendiaren magalean dago atunaren munduko hiriburu" izendatzen duten herri hau. Itsaslabar eta arroka ugari daude inguruan
Jose Serratsekin hasi zen dena...
Lurralde bateko tokiko tradizioa.
Euskadiko eta, bereziki, Bizkaiko kontserba-sektoreko enpresen artean, litekeena da Conservas Serrats zaharrena izatea. 1890ean sortu zuen Jose Serrats ekintzaile kataluniarrak, kalitate goreneko antxoak bilatzearekin obsesionatuta baitzegoen, eta hala, Bermeoko portuaren inguruan kokatu zen.
Pasio baten hastapenak.
Hasiera batean antxoaren gazitzea eta erdikontserba lantzen genituen, eta pixkanaka gure eskaintza zabaldu genuen, kantauriar jatorriko arrainekin beti. Establezimenduak izan genituen Elantxoben (Bizkaia), Pasaian (Gipuzkoa), Asturiasen eta Galizian, baita flota txiki bat ere. Gaur egun, familia-enpresa gara oraindik ere, eta Bermeoko instalazioetan prestatzen eta merkaturatzen ditugu gure kontserbak.
Lehenengo esportazioak nazioarteko merkatura.
XX. mendearen hasieratik, ekoizpenaren erdia baino gehiago esportaziora bideratzen zen Serrats" eta "La Pescadora" izen komertzialekin. Hasieran Frantziara bideratzen zen
Tekniken bilakaera eta itxura
Arraina gazitzeko eta eskabetxean jartzeko, egurrezko upela erabiltzen zen antzina. XX. mendearen hasieran, esterilizatzeko Appert metodoari esker, latorrizko ontzi hermetikoak erabiltzen hasi ginen. Lata handiak baliatzen genituen hasieran, eta 1920ko hamarkadatik aurrera, txikiagoak. 1980ko hamarkadan aitzindariak izan ginen hegaluze kontserbak kristalezko potoetan ontziratzen.