Elija otro país o región para ver contenido específico de su ubicación y región.

Autentiko izateko pasioa

Itsasoko onena hautatzekoa

Itsasoko onena hautatzen dugu

Gure kontserba guztiak prestatzeko, arrantza-aldiko arrainak exijitzen ditugu, eta arrantza-tresna tradizionalak errespetatuz harrapatu direnak.

Onaren artean, onena

Duela zenbait mendetatik, Kantauri itsasoko portuetako ontziak arraunez eta belaz mugitzen ziren txalupa txikietan itsasoratzen ziren, Hegaluzea (Thunnus alalunga) kazan edo kurrikan harrapatzeko. Arrantza-teknika horretan amua erabiltzen da, eta metodorik erabiliena izan zen mende honen erdialdean beita biziaren teknika agertu zen arte. Galiziako eta Asturiasko flotek batez ere kazan arrantzatzen duten bitartean, Euskal Herrikoek eta Kantabriakoek beita bizia erabiltzen dute. Bi arrantza-metodo tradizional horietan kanabera eta amua erabiltzen dira; horri esker, Hegaluzeak banan-banan arrantzatzen dira, kalitaterik oneneko aleak hautatuz.

Hegaluzearen arrantza-aldia ekainetik urrira bitartekoa da, orduantxe baitago arrantzatu eta kontsumitzeko sasoirik onenean. Aldi horretan, Bizkaiko Golkora doaz ontziak, horixe baita gunerik garrantzitsuena.

Gure arrantza-teknikak

Inguraketa-arrantza

Antxoa, tradizionalki, inguraketa-arrantzaren bidez harrapatzen da, modu selektiboan eta ingurumena errespetatuz. Itsas azalean edo sakonera ertainean arrain-sardak osatzen dituzten arrainak harrapatzean datza teknika hau. Antxoa-sarda aurkitutakoan, sarea gertu askatzen da hura inguratzeko, eta behealdetik ixten da.

Xaxiango arrantza

Hauxe da teknikarik zaharrena, eta euskal flotaren gehiengoak erabiltzen duena. Atunontziek amuak dituzten poste luzeak zabaltzen dituzte bi aldeetan, atunek kamuflatutako amuen arrastoa jarraitzeko eta amuari kosk egiteko. Ondoren ontzian sartzen dituzte, eskuz, txirrikekin lagunduta.

Beita biziko arrantza

Kopuru handiagoa harrapatzen da, baina tripulazio handiagoa behar du. Itsasontziek antxoa eta berdela arrantzatzen dute, eta bizirik uzten dituzte itsasoko ura duten haztegietan, ondoren beita gisa erabiltzeko. Hegaluze-sarda aurkitutakoan, itsasontzia gainean kokatzen da, eta marinelak itsasoa ‘mazitzen’ dute itsasontziaren ondoan beita bizia jaurtiz.