Elija otro país o región para ver contenido específico de su ubicación y región.

Autentiko izateko pasioa

Mahaiaren bueltan goza dezazun

Mahaiaren bueltan gozaraziko zaitugu

Harrituta utzi nahi zaitugu kalitate bikaineko kontserbekin, benetako zaporea eta sekulako historia duten horiekin. Kontserba hauekin, gonbidapena luzatzen dizugu amantala jartzera, platerak handiro apaintzera eta betiko moduan gozatzera.

Guztiontzako sukaldea

Gure kontserbek aukera zabala eskaintzen dute platerak apaindu eta prestatzeko, eta nutrizio-propietateak eta lehengaien kalitatea gordetzen dituzte, gure Kantauri itsasoko zaporearekin batera. Moldaerrazak eta nutritiboak dira. Batetik, ideia erraz eta azkarrak eskaintzen dituzte, gehiegi ez katramilatzeko modukoak, ahaleginik eta prestaketarik behar ez dutenak, eta bestetik, baita gourmet plater landuago eta konplexuagoak ere.

Entsaladak, tostak, itsas eta mendi platerak, bowl-ak, pastak, arrozak, gosegarriak... Gure kontserbek aukera zabala eskaintzen dute. Epel zein hotz gozatzekoak, eta harritzeko moduko kalitate, zapore eta barietatearekin.

Gastronomiarik onenak produktua du oinarri. Eta gure ustez, baita lagunartea ere, dela etxean, elkarte gastronomikoan edota aire zabaleko piknik batean. Izan ere, gure kontserbek, partekatzen dituzunean, are zapore hobea dute.

Fundamentuz nahastuz eta uztartuz, emaitza bikaina lortuko duzu...

Serrats
antxoak

Etxeko ogi xerra bat, gurina, hiru limoi tanta eta antxoak... Gozatu garaipenaz.

Serrats muskuiluak

Mainaz prestatutako bermuta, muskuilu bikainekin uztartuta... Edonori inbidia pizteko modukoa.

Serrats
kokotea

Tipula bigundua eta kokote-trontzo batzuk... Liluratu egingo zaitu.

Serrats sardina txikiak

Bezperan laberatutako piperrak eta sardina txikiak oliba-oliotan... Sekulako tostarik onenetakoa.

Serrats Sukaldea

Gozatzeko 1000 errezeta baino gehiago ezagutu gure kontserbekin. Azken gastronomia-berriak eta Arantza Lopez Ocaña mediku-nutrizionistaren txokoa, non osasunerako ohitura osasungarrienak, sasoiko produktuak eta gure ongizaterako garrantzitsuak diren beste hainbat aholku eskaintzen dizkigun.