Elija otro país o región para ver contenido específico de su ubicación y región.

“LAGUNAK” Opari-kutxa handia (10 produktu)

Lata

Sorta zoragarria, Kantauri itsasoko 9 kontserbak eta Itsasmendi Txakolin botila batek osatzen dutena. Arrantzako Hegaluze-solomoak eta -mendrezka oliba oliotan, Kantauriko Antxoa-xerrak, Muskuilu handiak, Sardina txikiak eta, azkenik, Itsasmendi Txakolin botila esklusiboa.

Características principales
  • Artisau-elaborazioa
  • %100 naturalak
  • Omega 3 eduki handia
  • Glutenik gabe

Precio Caja

Bata jan eta ez bazara maitemintzen, dirua itzuliko dizugu!

share-network Partekatu

Zalantzarik duzu?

Entrega 48/72 ordutan

Erosketa penintsulatik eginez gero, 48 ordutan jasoko duzu zure eskaera

Ordainketa segurua

Datu-zerbitzu segurua eta konfidentziala

Garraio-kostuak DOAN 150 €-tik gora

Tarifa bakarra daukagu: 4,90 € bidalketa bakoitzeko. Zure eskaera 150 € baino gehiagokoa bada, garraio-kostua DOAN izango duzu. Prezio horiek Espainia (penintsula) barruko bidalketei dagozkie

Gogobetetasun bermea

Kasuren batean gure produktuak ez badira zure gustukoak, deituiguzu guk produktuak jaso eta dirua itzuliko dizugu.

Deskribapena

caret-up caret-down
Description

Izena

P. Garbia

P. Xukatua

Aleak

Hegaluzea oliba oliotan (Ontzia).

320g

210g.

1

Hegaluze-mendrezka oliba oliotan.

115g

81g.

2

Kantauriko Antxoak oliba oliotan.

85g

53g.

2

Muskuiluak eskabetxe saltzan. 13/16 pieza.

110g

70g.

2

Sardinatxoak oliba oliotan. 16/20 pieza.

115g

80g.

2

Txakoli Itsasmendi.

-

-

1

LAGUNAK opari-kutxa

Serrats produktuen sorta hau lagunen bilera batean inspiratuta dago. Etxe batean, elkarte gastronomiko batean edo aire zabaleko piknik batean izan liteke. Ez dio axola tokiak, bildu, esne-mamitan platereratu eta gozatzea baita kontua.

LAGUNAK Opari-kutxak Kantauri itsasoko kontserba onenen sorta batek osatzen du: Arrantzako Hegaluze-solomoak eta -mendrezka oliba-oliotan, Kantauriko Antxoa-xerrak, Muskuilu handiak, Sardina txikiak eta, azkenik, Itsasmendi Txakolin botila esklusiboa.

Hegaluze-mendrezka. "Thunnus Alalunga" hau Kantauriko uretan harrapatzen da, banan-banan, udako kostaldeko arrantzan. Mendrezka Hegaluzearen beheko aldea da, mamitsuena eta testurarik leunena duena. Arrainaren behealdean dago, burutik hurbilen. Kontserba-luxua

Mendreskaz gain, kutxa honek Hegaluze-solomo gozoak ditu. Artisau-eran egiten da beti, eskuz, eta oliba-olio leun bat gehitzen diogu, zapore jator eta guria mantentzeko.

Kantauriko Antxoen kontserbak egiteko kalitate goreneko antxoa baino ez dugu erabiltzen, Engraulis Encrasicholus, udaberrian eta Kantauri itsasoan arrantzatua. Lonjatik ekarri berriak gatzetan jarri eta hilabete batzuen ondoren, kolore marroi bereizgarria hartu dutenean, atera eta xeheki eskuz garbitzen ditugu. Garbi-garbi eta “bizarra moztuta, oliba-olio leunez estaltzen ditugu. Jaki aparta.

Muskuiluak, unerik onenean eta nahi den tamainara iritsi direnean biltzen dira. Gure eskabetxe saltsa tradizionalarekin batera, gure muskuiluak zapore eta aurkezpen bikainagatik nabarmentzen dira: muskuilu garbi-garbiak, distiratsuak eta zaporetsuak.

Sardina txiki freskoak, pieza txikiak eta kalitate handikoak. Moztuta, bururik gabe eta eskuz garbituta; lurrunetan txigortu eta oliba-oliotan ontziratzen dira. Arrantzaren eta kontserbaren arteko denbora oso laburra da; hala, produktuaren gozotasuna eta propietate guztiak bere horretan mantentzen dituen produktu bat bermatzen da.

Kontserba horiek ez dute kontserbatzailerik, ezta gehigarririk ere. Ontziak portuan lehorreratzen direnean lonjan erosten den arrain freskoa bakarrik, oliba-olio esklusibo bat gehituta. Kalitate gorenekoa eta zapore leunekoa, itsas zaporea ez mozorrotzeko...

Sorta honek Itsasmendi Txakolin botila bat ere badu.

Ondoko upeltegi hau Urdaibaiko Biosferaren Erreserban dago, eta zerikusi handia du gurekin. Egiten duten horretan sinesten dute, eta muturreraino zaintzen dituzte beren produktuak. Itsasmendi txakolin honek ZILARREZKO BACO saria irabazi zuen eta Hondarrabi zuri eta Hondarrabi zuri zerratie mahastien coupagearen emaitza da. Oreka, freskotasuna eta harmonia nabarmentzen dituen txakolin gaztea... Eta eskaintzen dizkizuegun itsasoko produktuekin bikain uztartzen dena.

Iritziak

caret-up caret-down

Erlazionatutako produktuak

Kutxa bakoitzeko prezioa
46,00 €
Kutxa bakoitzeko prezioa
69,00 €
Kutxa bakoitzeko prezioa
88,00 €
Lata
Kutxa unitateak
Unitateko prezioa
Kutxa bakoitzeko prezioa
Lata
Kutxa unitateak
Unitateko prezioa
Kutxa bakoitzeko prezioa
Lata
Kutxa unitateak
Unitateko prezioa
Kutxa bakoitzeko prezioa
- %
x
Produktua partekatu
rrss/facebook rrss/x rrss/whatsapp rrss/email rrss/telegram