Galiziako itsasadarretako datil okerrak oliba-oliotan. 6/8 pieza "Edizio mugatua".
Serrats Kontserben bilduma-produktuen sorta berria aurkezten dizugu. Kalitate goreneko datil oker hauek distiratsuak eta zaporetsuak dira, testura leun eta mamitsukoak. Oliba-oliorik onenean kontserbatzen dira eta metalezko ontzian aurkezten dizkizugu.
- Artisau-elaborazioa
- %100 naturalak
- Omega 3 eduki handia
- Glutenik gabe
Bata jan eta ez bazara maitemintzen, dirua itzuliko dizugu!
Entrega 48/72 ordutan
Erosketa penintsulatik eginez gero, 48 ordutan jasoko duzu zure eskaera
Ordainketa segurua
Datu-zerbitzu segurua eta konfidentziala
Garraio-kostuak DOAN 150 €-tik gora
Tarifa bakarra daukagu: 4,90 € bidalketa bakoitzeko. Zure eskaera 150 € baino gehiagokoa bada, garraio-kostua DOAN izango duzu. Prezio horiek Espainia (penintsula) barruko bidalketei dagozkie
Gogobetetasun bermea
Kasuren batean gure produktuak ez badira zure gustukoak, deituiguzu guk produktuak jaso eta dirua itzuliko dizugu.
Deskribapena
Galiziako Itsasadarren Datil Okerrak oliba-olioan prestatzeko abiapuntua haien aukeraketa arduratsua da: une egokienean harrapatzen dira, tamaina egokia lortu dutenean.
Arrantzatu bezain pronto, datil okerrak fabrikara eramaten dira lantzeko. Itsasadarretako itsas uretan egosten dira (gure ezaugarri bereizgarrietako bat), ondoren garbitu eta tamainaren arabera sailkatzen dira. Pieza bakoitza eskuz ontziratzen da, oliba-olio onenean. Gure kasuan, oliba-olio leun bat aukeratzen dugu, datil okerraren zapore fina eta autentikoa errespetatzeko. Harrapaketa eta kontserba arteko denbora oso laburra da, eta horrela lortzen da produktuaren freskotasuna eta propietate guztiak osorik mantentzea.
Aipatzekoa da, halaber, gure Datil Okerrak, zapore bikainaz gain, nutrizio altxorra direla: kalitate handiko proteinak, gantz osasungarriak (omega 3), bitaminak eta mineralak eskaintzen dizkiote zure gorputzari.
Gure Datil Okerren kontserbak aukeratzea osasuna eta gozamena uztartzea da: kontsumitzeko prest daude une oro, iraupen luzekoak dira eta ez dute hotzik behar.
Amaitzeko, aholku praktiko bat: lata ireki ondoren (eta amaitu gabe geldituko balitz, kasualitatez), gomendatzen dizugu 48 orduko epean kontsumitzea, betiere estalita mantenduz bere jatorrizko likidoan edo, bestela, oliba-olioan.
Pisua(k)
| Produktuaren pisuak | |
| Pisu garbia: | 110g |
| Pisu xukatua: | 63g |
| Erreferentzia: | RO120 |
Nutrizio-balioak
| Batez besteko nutrizio balioa xukatutako 100g bakoitzeko: | |
| Balio energetikoa | 1289kJ / 308kcal |
| Koipeak | 27,5g |
| horietatik aseak | 4,1g |
| Karbohidratoak | 2,9g |
| horietatik azukreak | 0,08g |
| Proteinak | 12,1g |
| Gatza | 0,8g |
Iritziak
Erlazionatutako produktuak
Post
Gurdi
Show moreOraindik ez duzu artikulurik zure saskian
Erosketak hasteko ordua da! Bete ezazu gure artikulu ezagunenekin.
Nire kontua
Ez daukat konturik
Kontu bat sortzeak onura ugari ditu: erosketa azkarrago egiaztatu, helbide bat baino gehiago gorde, erosketen jarraipena egin, eta gehiago.
