Muskuilu ESTRA HANDIA eskabetxe saltsan. 6/8 pieza. "Edizio mugatua".
Serrats Kontserben bilduma-produktuen sorta berria aurkezten dizugu. Kalitate goreneko muskuilu hauek arreta handiz aukeratu, eskuz paketatu eta naturalean prestatu dira, metalezko ontzian.
- Artisau-elaborazioa
- %100 naturalak
- Omega 3 eduki handia
- Glutenik gabe
Bata jan eta ez bazara maitemintzen, dirua itzuliko dizugu!
Entrega 48/72 ordutan
Erosketa penintsulatik eginez gero, 48 ordutan jasoko duzu zure eskaera
Ordainketa segurua
Datu-zerbitzu segurua eta konfidentziala
Garraio-kostuak DOAN 150 €-tik gora
Tarifa bakarra daukagu: 4,90 € bidalketa bakoitzeko. Zure eskaera 150 € baino gehiagokoa bada, garraio-kostua DOAN izango duzu. Prezio horiek Espainia (penintsula) barruko bidalketei dagozkie
Gogobetetasun bermea
Kasuren batean gure produktuak ez badira zure gustukoak, deituiguzu guk produktuak jaso eta dirua itzuliko dizugu.
Deskribapena
Ezagutu Serrats Kontserben bilduma-produktuen sorta berria, kalitate ezin hobekoa. Prestatzeko abiapuntua lehengairik onenak aukeratzean datza. Muskuilu hauek sasoian biltzen dira, tamainarik onena hartzen dutenean.
Conservas Serrats-eko muskuilu-latak delicatessen-pieza bat dira, itsas usain eta eskabetxe tradizionalaren zapora dutenak.
Kontserba hau egiteko abiapuntua muskuilurik onena aukeratzea da. Serrats-en, muskuilua bere unerik onenean eta nahi den neurrira iritsi denean bakarrik erabiltzen dugu. Muskuilu handia bakarrik merkaturatzen dugu, heltze-denbora gehiago behar duena. Zaporetsuenak dira, eta gehien gustatzen zaizkigunak!
Muskuiluei gure eskabetxe-saltsa berezia gehitzen diegu. Saltsa kantitate justua bota, muskuiluak kontu handiz manipulatu, garbitu eta adituen eskuetan jarriz gero, gure muskuiluak produktu bikain eta aurkezpen bikainarekin bihurtzen dira: muskuilu handiak, garbi-garbiak, distiratsuak eta zaporetsuak.
Muskuiluei gure eskabetxe-saltsa berezia gehitzen diegu. Ontzian saltsa kantitate justua jarri, eta aditu trebatuek arduraz garbitu eta antolatzen dituzte muskuiluak. Horrela, produktu bikaina bihurtuz: handiak, distiratsuak, garbiak eta zaporetsuak.
Azpimarratzekoa da, halaber, gure muskuiluak, zaporetsuak izateaz gain, bitxiak direla nutrizio-mailan; balio biologiko handiko proteinak ematen dizkiote zure organismoari, mikronutriente eta omega-3 gantz-azido ugari, energia ematen dutenak eta osasun kardiobaskularrari laguntzen diotenak. Gainera, burdinazko iturri oso interesgarria dira.
Aukeratu gure muskuilu-kontserbak, gozatu eta osasuna zaindu aldi berean! Gainera, beti daude kontsumitzeko prest, denbora asko irauten dute eta ez dute hotzik behar.
Azken aholku praktiko bat: lata ireki ondoren, amaitzen ez baduzu, hozkailuan gordetzea gomendatzen dizugu, eskabetxean bertan edo, bestela, oliba-oliotan. Eta kontsumitu 24 orduko epean, propietate guztiak gorde ditzaten.
Pisua(k)
| Produktuaren pisuak | |
| Pisu garbia: | 110g |
| Pisu xukatua: | 63g |
| Erreferentzia: | RO120 |
Nutrizio-balioak
| Batez besteko nutrizio balioa xukatutako 100g bakoitzeko: | |
| Balio energetikoa | 1005kJ - 240kcal |
| Koipeak | 19,1g |
| Horietatik aseak | 2,7g |
| Karbohidratoak | 3,2g |
| Horietatik azukreak | <0,05g |
| Proteinak | 13,5g |
| Gatza | 1,43g |
Iritziak
Erlazionatutako produktuak
Post
Gurdi
Show moreOraindik ez duzu artikulurik zure saskian
Erosketak hasteko ordua da! Bete ezazu gure artikulu ezagunenekin.
Nire kontua
Ez daukat konturik
Kontu bat sortzeak onura ugari ditu: erosketa azkarrago egiaztatu, helbide bat baino gehiago gorde, erosketen jarraipena egin, eta gehiago.
