GILDAK egiteko sorta (6 produktu)
Sorta zoragarria, gilda ezin goxoagoak egiteko eta gozatzeko beharrezko osagai eta jarraibideez osatua. Udaberriko Kantauriko antxoak, kanpainako hegaluze-trontzoak oliba-oliotan eta eskabetxean, olibak, Ibarrako piparrak, brotxetak eta inspiratzeko gida bat.
- Artisau-elaborazioa
- %100 naturalak
- Omega 3 eduki handia
- Glutenik gabe
Precio Caja
Bata jan eta ez bazara maitemintzen, dirua itzuliko dizugu!
Entrega 48/72 ordutan
Erosketa penintsulatik eginez gero, 48 ordutan jasoko duzu zure eskaera
Ordainketa segurua
Datu-zerbitzu segurua eta konfidentziala
Garraio-kostuak DOAN 150 €-tik gora
Tarifa bakarra daukagu: 4,90 € bidalketa bakoitzeko. Zure eskaera 150 € baino gehiagokoa bada, garraio-kostua DOAN izango duzu. Prezio horiek Espainia (penintsula) barruko bidalketei dagozkie
Gogobetetasun bermea
Kasuren batean gure produktuak ez badira zure gustukoak, deituiguzu guk produktuak jaso eta dirua itzuliko dizugu.
Deskribapena
| Izena | Aleak |
|---|---|
| Hegaluzea oliba-oliotan. 190 g. | 1 |
| Hegaluzea eskabetxean. 190 g. | 1 |
| Kantauriko antxoak oliba-oliotan. 85 g. | 1 |
| “Eusko label” BIO piparrak oliotan. Agiña. 195 g. | 1 |
| Antxoaz betetako olibak. Sarasa. 440 g. | 1 |
| Gildak egiteko brotxetak. | 12 |
GILDAK egiteko sorta
Euskal Herriko pintxorik ospetsuenetako bat da “Gilda”. Horregatik, gure taberna-barretako altxor horretan inspiratutako sorta hau egiteko nahia genuen. Serrats-en ditugun kontserbarik ospetsuenak oliba eta piparrekin batu ditugu, esperientzia honetaz goza dezazun. Izan ere, "gilda" bikainak egiteko, kalitate oneneko osagaiak hautatzea da gakoa.
Opari original bat egin nahi duzu? Gonbidatuak datoz etxera, eta arrakasta izan nahi duzu azken unean konplikatu gabe?
Kutxa honetan topatuko dituzu gilda goxoak egiteko eta arrakasta izateko beharrezko osagai eta elementu guztiak. Kantauriko kontserba onenen sorta batez osatuta dago. Udaberriko Kantauriko antxoak, kanpainako hegaluze-trontzoak oliba-oliotan eta eskabetxean, olibak, Ibarrako piparrak, brotxetak eta inspiratzeko gida bat.
Hegaluze-trontzoak. Kantauriko uretan harrapatzen da "Thunnus Alalunga", banan-banan, udako arrantza-aldian. Trontzoak eskuz egin dira, artisau erara, eta bi modutan eskaintzen dizkizugu zure gildentzat nahiago duzuna aukera dezazun: oliba-olio suabean, benetako zapore fina mantentzeko, eta eskabetxean, suabea baita ere, gainerako osagaiekin ezin hobeto uztartzen dena.
Kantauriko antxoen kontserbak egiteko, kalitate goreneko antxoa baino ez dugu erabiltzen, Engraulis Encrasicholus delakoa, Kantauri itsasoan udaberrian arrantzatzen dena. Lonjatik ekarri berritan gatzetan jartzen ditugu, eta hilabete batzuk igaro ondoren, kolore marroia hartu dutenean, atera eta eskuz garbitzen ditugu xehe-xehe. Erabat garbi eta "bizarra eginda" dutenean, oliba-olio suabeaz estaltzen ditugu. Ahogozagarri bikaina.
“Agiña” Eusko label BIO piparrak oliotan. Ibarrako piparrak, Eusko Label kalitate-zigiluarekin eta zigilu ekologikoarekin. Maila sentsorialean, dekoloratu gabeko ardo zuriko ozpina dutenez, taninoek zapore gozoagoa ematen diote ozpinari.
Ibarrako pipermin edo piparrak ez dira minak eta zapore suabea dute. Kolore berde horixka dute, azal fina eta haragi samurra. Euskal Herrian baino ez ditugu, hemengo baldintza geografiko eta meteorologikoengatik.
“Sarasa” antxoaz betetako olibak. Hezurrik gabeko oliba tradizionalak eta antxoaz beteak, kalitate eta zapore handikoak.
Iritziak
Erlazionatutako produktuak
Post
Gurdi
Show moreOraindik ez duzu artikulurik zure saskian
Erosketak hasteko ordua da! Bete ezazu gure artikulu ezagunenekin.
Nire kontua
Ez daukat konturik
Kontu bat sortzeak onura ugari ditu: erosketa azkarrago egiaztatu, helbide bat baino gehiago gorde, erosketen jarraipena egin, eta gehiago.
