Zer pausu jarraitu behar dut eskaera bat egiteko?
Erosi nahi dituzun produktuak aukeratu ondoren, "Nire orga"-n konfirmatu beharko dituzu eta "Eskaera bukatu" botoia ikusiko duzu. Botoian klikatu, eta 5 pausuko erosketa prozesura bidaliko zaitu.
Lehen pausuan, aukeratutako produktuen laburpena agertuko zaizu, produktu bakoitzaren aleak eta bidalketa gastuak (bidalketak gasturik edukiz gero). Puntu honetan, produktu bakoitzaren ale kopurua alda dezakezu, edo baita aukeratutako produkturen bat kendu ere. Beste produkturen bat gehitu nahi izanez gero, gure web-orritik nabigatu beharko duzu eta aukeratu. Beste produktuak erosketa organ egongo dira, 2 orduz gehienez.
Produktuak aukeratu ondoren, "Hurrengo pausua" botoian klikatu eta erregistro orrialdea agertuko da. Erabiltzaile erregistratua baldin bazara, gure dendan erabiltzen duzun zure e-maila eta pasahitza sartu beharko dituzu. Erabiltzaile berria bazara, orriko goikaldean, eskuman, agertzen den inprimakia bat bete beharko duzu. Hau lehen aldiz bakarrik egin beharko duzu.
Hurrengo pausura joanda, erabiltzaileak emandako bidalketa helbidea egiaztatu daiteke, bidalketa bigarren helbide batera egiteko aukera ere izanik (erabiltzaileak 3 helbide desberdin gordetzeko aukera dauka). Gainera, faktura eskatzeko aukera dauka. Horretarako, orrialde azpian agertzen den inprimakian zure datuak eman behar dizkiguzu. Azkenik, Opari-kutxa aukeratuz gero, mezu bat idazteko aukera dago txartel pertsonalizatu batean.
Hurrengo pausua ordainketa modua aukeratzea da. Baina orri berean, egindako eskaera azken aldiz errebisatzeko aukera izango duzu, ordainketa egin aurretik, eta promozio-kodea sartzeko aukera ere izango duzu, izatekotan. Ordainketa kreditu- edo debitu-txartel bidez egin dezakezu, edo banku-transferentzia bidez.
Behin ordainketa eginda, erosketaren baieztapen orria erakutsiko da.
Serrats produktuak, maitemintzeko modukoak
Ikusi gehiago
Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?