Atun zuria bezala ere ezaguna. Tunidoen familiako kalitate handieneko arraina da, eta udan, Kantauri itsasora hurbiltzen da talde handietan, “hegaluze kostera” izeneko sasoian harrapatzen delarik. Bere haragia zuria da, zaporetsua eta, bere espezieko besteekin konparatuz, bere testura leuna da. Bere gorputza liraina da eta ezkatekin babestuta dago. Goiko aldeak urdin kolore iluna dauka, eta tripa grisa eta distiratsua da. Bere bularraldeko hegal luzeengatik bereizten da. Bere batezbesteko neurria 75 cm-koa da, 10-15 kilo eduki dezakeelarik. Serrats Kontserbetan aukeratzen ditugun hegaluzeetatik solomoak, kokoteak eta mendrezkak aprobetxatzen ditugu.
Ongi etorri gure online gourmet dendara. Hemen arin, eroso eta modu seguruan eros dezakezu Hegaluze onenaren aukeraketa kontserban.